Martxotik hona ez dute ezer aurreratu, ez dute birusaren ondorioak eramangarriagoak izateko plangintzarik eta baliabiderik baliatu.
Gure eskubideak – indibidualak eta kolektiboak– behin eta berriz murriztu –6 hilabeterako alarma-egoera, kontrol parlamentariotik kanpo–, kapitalaren mesedeko neurriak hartu – tabernak itxi eta saltoki handiak babestu–, gure osasuna zaintzeko oztopoak jarri –ariketa fisikoa egiteko oztopoak, buru-osasunerako hain beharrezkoa den aisialdia debekatu, egoera emozional jasanezinak behartu–, gure desadostasuna lantzeko mugak jarri – mugikortasuna mugatu, biltzeko eta antolatzeko oztopoak jarri–...
Beldurra hezurretaraino sartu digute, eta beldurra ez da bidelagun ona, ez osasuna zaintzeko ezta gure ekonomia indartzeko ere. Geure burua guk geuk zaindu beharko dugu, agintariek ez baitute egingo.