Ikasturtea hasi baino aste bat lehenago bidali digu protokoloa: ratio-jaitsierarik ez, 6 urtetik aurrera musukoa ikasle guztiek denbora guztian, eserleku finkoak ikasle bakoitzarentzat, ahal dela eskolaz kanpokorik ez... Eta eskola bakoitza moldatu dadila ahal duen bezala protokoloa eta egoera kudeatzen.
Gure ikasleen ikaste-prozesuaren inguruan hitzik ez. Hori ez da garrantzitsua Hezkuntza Sailarentzat. Kolektibo moduan erantzuten ez badugu, jai daukagu Jaurlaritzarekin. Bere lehentasunak beste batzuk dira.