Hurrengoetarako

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2020ko eka. 21a, 00:00

Azken hilabeteetan, asko izan dira, handik eta hemendik, COVID-19ari aurre egiteko jaso eta jasan ditugun aginduak, murrizketak, gomendioak... Hala ere, nire iritzian, oso gutxi sakondu da norberaren sistema immunologikoa, modu autonomoan, indartzeak izan dezakeen garrantzian. Hau da, nola iristen garen osasun-aldetik birusera eta gaixotasunera. Zer garrantzi daukaten horrelakoei aurre egiteko gure elikaduraren kalitateak, egiten dugun jarduera fisikoak, daukagun bizitza-erritmoak, egoera emozionalak...

Azken finean, inoren menpe egon gabe ze baliabide ditugun gutariko bakoitzak, gure buruak eta gorputzak hobeto erantzun diezaioten kutsatzeari eta gaixotasunari. Alderdi hau funtsezkoa da, nire ustetan.

Gobernuengandik, farmazeutikengandik, eta abarrengandik libreago bizitzeko daukagun aukera bakarrenetakoa da eta honek sekulako erronka jartzen digu: nola egiten dugun kalitatezko elikadura, jarduera fisikoa eta bestelakoak herritar guztion eskura egoteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak