Bitartean, hezkuntzako langileak hala moduz etxean lanean, bakoitzak bereak dituen baliabideen eta abilezien arabera. Ikasleak ahal duten bezala irakasleari otu zaiona etxetik egiteko ahaleginean. Irakasleak bezala hala moduz telelanean ari diren gurasoak irakasle bihurtuta, formaziorik, denborarik eta aukerarik daukaten ala ez kontuan hartu gabe. Hezkuntza-sistemak egoera zail bati antsietatea gehitu dio barra-barra azken hilabeteetan. Antsietatea irakasleei, ikasleei eta gurasoei.
Arduradun politikoak beraien botere-borrokan, oposizioa asmatu ezinean, sindikatuak beraien borroka partikularrean eta gu argibiderik gabe gure ohiko jardunean online jarraitu nahian, hezkuntzak bere papera betetzeko ezinbestekoa duenean presentzialtasuna eta elkarrekintza.
En fin… irakasleak, ikasleak eta gurasoak dira gure heroi txikiak. Besarkada bana guztioi eta bakoitzari.