Zaldibarko gertaerak gauza asko utzi ditu agerian: bata, Eusko Jaurlaritzaren utzikeria berea den eskumen baten kudeaketan; bestea, Eusko Jaurlaritzak ez daukala hondakinen gaia kudeatzeko planteamendu jasangarririk; hirugarrenik, gertaera solte bat baino gehiago, mantentzen dugun bizi-sistemaren ondorioa ere badela Zaldibarkoa. Azkenaldian, Jaurlaritza eta Foru Aldundia Epeleko aukera ari dira aipatzen hondakin industrialak jasotzeko. Uste dut Mankomunitatearena izan behar dela azken hitza.
Eta Mankomunitatea herritarren mesedetan lan egiteko sortu zen eta horri erantzun behar dio lehentasunez. Nire iritzian, elkartasun instituzionala behar da, baina ez herritarren ongizatearen gainetik. Hondakinak kudeatzeko planteamendu serioa, jasangarria eta adostua aurkeztu beharko luke laguntza eskean dagoen Jaurlaritzak laguntza hori jasotzeko. Orduan bai, baina beraien eredu jasangaitza iraunarazteko, ez. Epelen ez beste inon.