Urtarrilaren 31n? Eta ondoren?

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2020ko urt. 26a, 00:00

Datorren ostegunerako Eskubide Sozialen Kartak greba orokorra deitu du. 30 arrazoi daudela diote. Seguruenik, gehiago ere badaude. Gustatu zait bizitza duinaren aldeko aldarria kaleratu izana, eta, egia esan, bizitza duina izatetik oso urrun gaude.

Ez dut kolokan jartzen greba egiteko arrazoiak daudela, komeni dela, egoera honen aurrean erantzun beharra dagoela. Eta gustatu zait zenbat eragile eta talde batu diren grebara. Grebaren alde nago. Hala ere, badaukat kezka bat: urtarrilaren 30ean greba egingo dugu, mobilizazio handiak egingo dira Hego Euskal Herrian, eta, seguruenik, askok nahi baino arrakastatsuagoa izango da deialdia. Baina hurrengo egunean eta egunetan, zer?

Horrelako deialdi batek nolabaiteko jarraikortasuna izango duela adostu bada, ados. Egun bakan sinboliko bihurtuko bada, kezka.

Entzun nahiko nuke deialdi honen atzealdean badagoela aurrera begirako planteamendu sakonago bat. Bizitza duinaren aldeko lan-ildo jarrai bateratu bat.

Norbaitek hala dela esango balit…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak