Egun handia izaten da gurean Euskararen Eguna. Kontua da argitaratu diren argazkietan belaunaldi oso bat bota dudala faltan: gure seme-alabak. Nagusiagoak ageri dira, gure belaunaldikoak dezente eta hurrengo saltoa haurrengana doa. Gazteak, gutxi. Ikastolan ere horrela sumatu dut giroa: irakasleak eta gainerako langileak dena eman beharrean, haurrak zoratzen eta DBHko bigarren zikloko ikasleak eta batxilergokoak ez hotz eta ez bero. Zenbaitzuek erabili erabiltzen dute. Hala ere, euskarak dagokion tokia har dezan eta biziraun dezan kezka gutxitxo sumatzen diet. Agian, ez dute arriskurik ikusten.
Horrek kezkatzen nau ni. Euskarak urrats handiak egin baditu euskaltzale sutsuei esker izan da eta gehiago emango baditu horrelakoen beharra izango du gerora ere. Gazteak behar dute izan testigua hartzen dutenak, eta horretarako prestatu beharko ditugu.