Erribera eta Errigora

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2019ko aza. 2a, 00:00

Urriaren 18tik 20rako asteburua Erriberan pasatu nuen, igandean ospatuko zen Nafarroa Oinez-en parte hartzeko.

Aparta zen Tutera inguruan asteburu osoan egondako giroa. Euskal Herriko herri ezberdinetatik joandako lagun dezente elkartu ginen bezperatik, eta bertakook joan izanaz pozteko bezalako egitaraua antolatu zuten.

Egia da lekutan dagoela Tutera Euskal Herriko toki askotatik, mugan-mugan.

Igandean ez zen beste urte batzuetan egondako jendekopurua bildu. Lasai ibili ginen zirkuituan eta bertako txosnetan, ilararik gabe. Eta horrek zer esan nahi duen badakigu….. Bertakoak urte osoan lan eta lan –eta Erriberan euskararen alde lan egitea ez da Debagoienean egitea bezala– eta aurreikusitako etekinik ez, jendearen frustrazioaz gain.

Hala ere, oraintxe hasiko da Errigora kanpaina berria. Erriberan euskarari bultzada emateko bigarren aukera. Saski bat erosita Erriberako ekoizleei eta euskalgintzari laguntza emateaz gain, Euskal Herri osoko egitasmo batean parte hartuko duzu.

Informazio gehiago zure herriko euskalgintzako erakundeetan aurkituko duzu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak