Xabier Ieregi eta Bergara

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2019ko uzt. 21a, 00:00

2007. urtean ezagutu nuen Xabier Ieregi, Bergarako udaletxean. Plan Orokorra lantzeko fasean zegoen Udala, eta ANVk eta Aralarrek osatutako gobernuak aldaketa sakona planteatu genuen: Zabalotegiko bide berria kendu egin genuen Plan Orokorretik. Testuinguru horretan ezagutu nuen udaletxeko arkitektoaholkularia den Xabier.

Lau urte intentsu bizi izan genituen hirigintzan. Xabierrekin –eta beste batzuk– lan asko eta handia egin genuen eta orduan konturatu nintzen ni Bergara, urbanistikoki, den modukoa bada, asko zor diola Xabierri. Agintean dagoen gobernua dagoela, herriko nortasuna mantentzearen aldeko apustu garbia dauka Xabierrek eta horri esker daukagu daukagun herria, neurri handi batean.

Zinegotzi-ardurak utzita, hirigintzako hainbat kide agurtzera hurbildu nintzen eta orduan jakin nuen Xabierrek berak ere Udala utziko duela hilabete honetan. Imanol Bolinaga alkate zela hasi omen zen. 9 alkate eta beste horrenbeste legegintzaldi egin ditu gurean.

Adiorik ez, Xabier. Seguru nago udaletxetik dei eta kontsulta asko jasoko dituzula oraindik. Eskerrik asko egindako lanagatik, ongi bizi aurrerantzean eta etorri bisitan, sarri-sarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak