Erreferentziazko eskola daukagu Bergaran Lanbide Heziketan eta egiten duen lanari etekin handiena ateratzeko beharrezkoa du azpiegitura berria.
Zalantzarik gabe, asko pozten naiz MAIrengatik, baina bergarar moduan badaukat arantzatxo bat. Bergararrok ederki sumatuko dugu Miguel Altunako kideek erdialdeari ematen dioten bizitzaren falta. Goizean zehar handik pasatzen garenok faltan botako dugu Elementalaren inguruan egoten den bizitasuna. Zer esanik ez atsedenaldiaren inguruan kalean dabiltzanak.
Miguel Altunari dagokion azpiegitura eraiki ondoren badaukagu herri moduan ebatsi beharreko erronka: Nola beteko dugu MAIk erdialdean betetzen duen tokia? Zein erabilera emango diogu eraikin zaharrari? Polita litzateke, alderdiez harago, guztion artean landuko bagenu gai hau.