Izar hiltzen saiatu zenean Sarari ez zioten haurrarekin egoten utzi 3 aste oso pasatu arte eta kondenaren azken egunera arte ezin izan zuen askatasunean bizi egoera latz hura. Kondena oso-osorik betearazi zioten. Madrilen. Espetxeak kudeatutako etxebizitza batean. Etxetik eta etxekoengandik urrun.
Izarri, Sarari eta aitona-amonei segurtasun-neurriak jarri dizkiete. Sarari, pultsera telematikoa. Erasotzaileari jarri dioten berdina.
Haurra hiltzen saiatu zirenean ez zuten horrelako begirunerik izan. Ez zioten amari baldintzapeko askatasunik onartu. Ezta pultserarekin ere. Eta orain erasotzailea libre utzi ahal izateko ama bera kontrolatuko duen pultsera jarri diote. En fin...
Prebentziozko espetxeratzea oso salbuespenezko egoeretan erabili beharreko neurria dela esatea iraingarria da euskaldun askorentzat. Zenbat urte egon dira eta daude euskal presoak prebentziozko espetxeratzean? Galdetu zuen inguruan, Altsasun. Uf!
Gogorra giza eskubideen ikuspegitik eta gogorra ikuspegi feministatik.