Bizimodu estuegia

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2019ko urt. 20a, 00:00

Horrelakoa da gu gehienon bizimodua; antolatuegia, beteegia, estuegia.

Eta horrek zer pentsatua eman dit. Aurrerapenaren izenean, gure bizi-baldintzak neurririk gabe deuseztatzen ari gara. Gero eta sinkronizatuago daukagu eguna, astea, hilabetea, eta gero eta marjina gutxiago uzten diogu etor daitekeenari. Sinkronizazio horretan aisialdia ere guztiz antolatuta daukagu. Ez dago inprobisaziorako tarterik. Ez egoera berriek sortzen dituzten endredoak enkajatzeko, ezta aisialdiari bestelako tarterik uzteko.

Ingurumena, berdintasuna, pertsonen arteko harremanak… ahoa betetzen zaigu honelako blaioen defentsan gure jarduna, kontrako norabidean eta abiada bizian bizi garen heinean. Noizean behin ondo dator geldialdi bat egin eta nondik gatozen, nor garen eta nora goazen aztertzea. Gainerakoan, egunerokotasunaren zurrunbiloan itotzeko arriskua dago. Geldialdi hau benetako neurriekin osatzen ez bada alferrik da.

Horra, hauteskunde urtean gauden honetan proposamen elektoral bat alderdientzat: planteatu ditzagun benetako neurriak gure bizi kalitatea eta pertsonen arteko harremanak hobetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak