Lapurrak

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2018ko ira. 23a, 00:00

Udako opor-aurretik hasi ginen master faltsuen kontuarekin gora eta behera.

Egia esan, jada zaila da jakitea Estatu Espainoleko politikarien artean inork badaukan bere kabuz ateratako masterrik. Hala ere, eta gaia larria izanda ere, oporretatik bueltan gezurrak, ustelkeria eta lapurretak ez direla bakarrik Estatu Espainoleko kontua eta hemen eta bertakoen artean ere lapurreta latzak egin direla eta seguruenik egiten direla da notizia.

De Miguel kasuan, fiskaltza eta akusatuen abokatua akordio baten bila omen dabiltza, zenbait akusazio onartu eta zigorra txikiagoa izan dadin. EAJko kide (izan) diren eta kide izate horretaz baliatu diren 26 pertsona eseri dira akusatuen aulkian, beraien karguez baliatuz dirutzak eskuratu dituztelako, beraientzat eta beraien etxekoentzat.

PPko presidentea presidentetzatik kendu genuen ustelkeriak jota zegoelako. Zentsura mozioaren bidez bota ere. Bi kasuak berdinak ez direla jakinda ere, zergatik sortzen du hemen gertatutako ustelkeriak Estatuan gertatutakoak baino zalaparta gutxiago? Nik ez dut Euskal Estatu korruptu batean bizi nahi eta hemen, gobernatzen duen alderdiko kide askok badituzte beraien korruptelak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak