Berarekin hizketalditxo atsegin bat eduki eta kotxean Gasteizera nentorrela, San Martzial eguna etorri zait burura. Kantinan txanda egiten ari nintzela, Realeko entrenatzaile berria den Asier Garitano selfie-ak ateratzen ari zen gaztetxo batzuekin; irribarretsu. Asierrekin Aranzadi Ikastolan ikasi nuen, kinta berean. Biak ere pertsona naturalak eta jatorrak hain puztuta dagoen futbolaren munduan.
Zenbat eskertzen da jende naturala aurkitzea famatuen eta idoloen munduan, pentsatu dut, eta segidan… eta egon badaude. Umil, natural eta jator irudiak, famak eta sonak berebiziko garrantzia duten testuinguruan. Seguru nago lanean ere horrelakoak direla. Harropuzkeriarik gabe, egokitu zaien eta dieten papera betetzen, fin.
Herritar arruntok eta beste balore batzuetan sinisten dugunok asko eskertzen dugu horrelako famatuak izatea. Bejondeizuela zuei bioi eta beste eremu batzuetan ari zareten famatu naturalei.