Domekan, giza ateak eramango gaitu Maltzagara. Zorionez, Maltzagatik Eibarrerako –ezkerrerantz– bidean kokatuko gara. Baina igandekoa lapsus bat izango delakoan nago. Astelehenean Elorregiko biribilgunean ibiliko gara –Maltzagatik urrun– norantz atera jakin gabe eta Maltzagarako bidea albo batera utziz.
Agian, Maltzagatik aurrera ere bidelagun izan beharko genukeen ezkerrarekin adostu behar dugu ibilbide osoa Euskal Errepublika nahi dugunok. Alde batera utzi Maltzagarako bidea ere egin nahi ez dutenak eta Maltzaga aldamenean utzita Santanderrera eraman nahi gaituztenekin nahastu gabe.
Kontuak kontu, Euskal Errepublika eraikitzeko bidea marraztu behar dugu. Telesfororen metafora zaharkituta dago, seguruenik, eta ez dugu berririk sortzen asmatu. Metafora berriarekin asmatzen duena txapeldun izango da eta beste belaunaldi baten erreferente.