Herriko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2018ko api. 29a, 00:00

Herriko jaiak urteko egun garrantzitsuenetakoak dira gutariko askorentzako.

Herrian gelditu eta etxerik ez bagenu bezala kalean orduak eta orduak disfrutatzeko ohitura dugunontzako, bereziki. Horietakoa izan naiz ni, eta, momentuz, horietakoa izaten jarraitzen dut. Egiari zor, eskertu nuen Bitorianatxoren igoera aurreratzeko erabakia; luze jotzen du egubakoitz iluntzetik martitzen gauerako tarteak.

Hala ere, nolako jaiak nahi ditugun hausnartu beharrean gaudela uste dut. Tendentzia, aurrekontua handitzea eta ikuskizun erraldoi / garestiegiak planteatzea ote den susmoa daukat eta nik –eta nik bezalatsu beste askok– herriko jaiak gauza txiki askok egiten dutela erakargarri uste dut. Lau egunetan 130.000 euro gastatu beharra dago Pazkoak onak izateko? Aurrekontu osoaren %16 ekitaldi bakarrak eramatea da bultzatu nahi dugun jai-eredua? Zaharkituta gelditu diren idi-probak programatu behar ditugu? Guztion jaia den honetan, Udalak akonfesionala behar lukeenean eta kultura eta erlijio aniztasuna areagotzen ari den honetan, meza programatu behar dugu?

Zergatik ez egin datorren urtera begira Bergarako jaien inguruko hausnarketa sakona eta partea hartzailea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak