Alkatea Goienan

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2018ko mar. 11a, 00:00

Goienak udal taldeetako ordezkariekin mahai-ingurua antolatu du udal jardunaren inguruan aritzeko.

Lehenago alkateari egin zion elkarrizketa eta bertan oposizioko taldeok ez genuen parte hartzeko aukerarik izan. Oraingoan, guztiok geunden gonbidatuta eta iritzi eta proposamen ezberdinak ezagutzeko aukera izango zuten bergararrek.

Asteon jakin dut Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) uko egin diola joateari. Sozialisten kasuan, hizkuntza da muga. Lehenengo, harridura sentitu nuen. Zergatik egin uko horrelako gauza bati? Baina harriduratik irtenda, alkate nintzeneko sasoiak gogoratu nituen. Nola bizi izan nituen karguaren ardurak eta betebeharrak, eta onartezina iruditu zait alkateak herritarrei horrelako mahaiinguru bat ikusi-entzuteko aukera lapurtu izana. Nire ustean, eta nik hala jokatu nuen, karguak dakarren arduraren barruan dago horrelako eztabaidetan suertatzen diren galderei eta proposamenei gobernutik erantzutea. Ez da hautazkoa joan ala ez. Herriari zor zaio alkatea eta ezin zaie herritarrei horrelako aukera lapurtu. Karguak baditu "abantailak" eta horrelako "azterketak" pasatu beharrak.

Alkate kargua ulertzeko modu erabat kontrajarriak ditugu Elenak eta biok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak