Eta guk badaukagu errealitate gordin honen eskualdeko adierazlerik, azken asteetan. Susanak 806 kilometro egin behar izaten ditu maite duen pertsona hori ikusteko. Bisitei dagokienez, urteko hirugarren asteburua izan da hau eta jada badaukagu lehen istripua. Susana ondo dagoela jakin dut eta ikaragarri pozten naiz. Xabierrek ere momentu latzak pasako zituen etxekoak ondo daudela jakin arte. Besarkada handi bana biei.
Euskal Herrian hiru preso daudela esan dut hasieran eta hirugarrena aipatu gabe utzi dut. Gure eskualdean dago, Aita Mennin, Ibon Iparragirre. Larriki gaixorik, baina ez dute etxeratu nahi, inondik inora, eta etxean behar luke. Zutabe txiki honetatik, hirugarren besarkada Ibonentzat.
Eta, besarkadekin batera, errealitate krudel hau bukatzeko lan egiteko nire konpromisoa.