Bergarak ere badu bere BTN17

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2017ko abe. 24a, 00:00

Aste honetan, oraindik, ahoz aho dabil pasa den igandean BECen izandako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala.

Bide batez, zorionak Maialeni eta gainerako finalistei.

Eta Gabonak ere bertan ditugula eta, Bergarako Kopla Barik helduen bertso-eskolak antolatzen duen txapelketa etorri zait burura. Urteak daramatza abendu inguruan txapelketa antolatzen. Zenbait urtetan hiru saio ere izan ditugu. Ni akontezimendu honen zain egoten naiz urtero eta zerbait gogorra behar dut kale egiteko, eta ez naiz bakarra; badakit beste batzuk ere horrela egoten direla.

Aurten finalera goaz zuzenean. Ez da BECen izango; Bergarako gaztetxean izango da. Ez dira 8 bertsolari izango eta ez da Maialenen papera beteko duen emakumerik egongo. Baina 7 bertsolari fin izango ditugu, gai-jartzaile bizkorra eta epaimahai zorrotza. Faltan izango ditu zenbait gauza, baina BECen baino umore gehiago egongo da, eta garrantzitsuena: gau ederra pasatzeko aukera emango digute. Hori segurua da. Abenduaren 28an, 22:00etan. Ez da inoiz orduan hasi, baina tira...

Beraz, eskerrik asko Kopla Barik-i, geuk ere geure BTN17 izango dugulako urtean zehar egiten duzuen lanari esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak