Lan istripua

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2017ko aza. 12a, 00:00

Betidanik izutu nau lanean bizitza edo osasuna galtzeko arriskuak. Iruditzen zait errepidera ateratzen garenean kontziente garela gerta daitekeela, baina ez gure lanpostura joaten garenean. Oso krudela iruditzen zait egunero-egunero lanera joan eta bizia arriskuan jartzea.

Pasa den astean gertatu zen Bergaran, Arcelorren. Urteak bertan lanean daramatzan langilea larri zauritu zen, zilindro handi batek harrapatuta. Zorionez, bizia salbatu du, eta, jakin dudanaren arabera, onik aterako da; baina… eta hala izan ez balitz? Ez litzateke lehenengoa eta ez da azkena izango. Bidean gelditu direnak asko. Berrogeita hamarretik gertu aurten.

Eta istripu hauek ez dira istripu soilak, aurreikusi ezin daitezkeenak eta, beraz, ekiditeko zailak direnak. Istripu hauek prekarietatearen ondorioz gertatzen dira. Jakin dudanez, bi pertsonak egin ohi zuten jarduna egiten zegoen bera bakarrik Arcelorreko langilea.

Prekarietateak arduradunak ditu eta hauekin batera konponbideak. Gure aldetik, salatu eta erantzuleak presionatu da egin beharrekoa. Sendatu, Aitor, eta ea epe ertainean mendira igotzeko moduan zauden. Besarkada bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak