Ospatuko al dugu urriaren 12a?

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2017ko urr. 13a, 00:00

Zutabe hau idazten nagoela ez dakit zer esango duen bihar Carles Puigdemont presidenteak.

Badakidana da espainolak oso urduri daudela. Entzun dut Pedro Casado, presidentea mehatxatzen. Bihar aldebakarreko independentzia aldarrikatzen badu Campaynsen moduan bukatu dezakeela esaten; fusilatuta bukatu zuen hark. Orain artean, ordezkatzen duen herriarekiko leialtasun handia erakutsi du Kataluniako Gobernuak eta honek herriaren leialtasuna irabaztera eraman du.

Bihar dauka agerraldia, 18:00etan. Independentzia aldarrikatzen badu, izango dugu zer ospatua urriaren 12an. Agian, aurrerantzean, egun horretan lan egiteari utziko diogu lasai asko. Ez badu egiten eta men egiten badie etengabe jasotzen ari den mehatxu eta presioei, jai dugu; katalanek eta euskaldunok. Urte luzeetarako dugu jai, urriaren 12an lan eginda ere.

Parlem-en alde nago, baina esango nuke katalanek adierazi duten borondatea nola errespetatu eta egikaritu dela hitz egiteko dagoena; ez estatu federalari, konfederalari edo autonomikoari bide ematea. Ikusgai zer gertatzen den bihar eta datozen egunetan. Gustura ospatuko nuke aurten urriaren 12an Kataluniako errepublika berriaren sorrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak