Bartzelonako eta Cambrillseko erasoen aurrean eman duen erantzunak aho bete hortz utzi nau. Estatu independente bat balitz bezala erantzun du, erreferendumerako hilabete eta erdi falta zenean. Estatu Espainolarekiko menpekotasuna hautsita dauka jada. Catalunyako instituzioek eta herritarrek kudeatu dute erasoen ondorengo egoera, Madrili begira egon gabe; beraien azierto eta akatsekin. Mossoen zenbait aktuazio oso zalantzazkoak iruditu zaizkidan arren, ez dut uste bestelako poliziek hobeto egingo luketenik. Ez inguruan ditugunek, behintzat. Eta Estatu modura erantzuteaz gain, xenofobia ekiditeko hartu duten jarrera txalogarria iruditu zait. Baita komunitate musulmanak erreakzionatzeko izan duen gaitasuna ere.
Inbidia ez da sanoa. Edo nik hori uste dut, behintzat. Eta nik egun hauetan galanta sentitu dut. Estatu izan nahi dute eta horretarako prestatuta daudela erakutsi digute.
Gauza askotan ez dut bat egiten Presidentarekin, baina gustura hartuko nuke horrelako lehendakari bat.
Lekutan gaude!