Jon Darponek bai daukala pagotxa

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2017ko maiatzaren 28a

Herritarrok Osakidetzan jasotzen dugun zerbitzuaren eta bertako profesionalek zerbitzua emateko dauzkaten baldintzen artean ez dago harreman zuzenik. Herritarrok zerbitzu ona jasotzen dugu, orokorrean, asko hobetu badaiteke ere.

Esango nuke Osakidetzak eskaintzen duen zerbitzua profesionalei eta bakarrik beraiei eskertu beharrekoa dela; ez Erkidego Autonomoko osasun-sistemari: eskualdeko ospitaleko zenbait azpiegitura hutsik daude eta probak kamioi batean egiten ditugu, ospitaleko larrialdietan ezin dituzte atenditu joaten diren gaixo guztiak, baliabide falta dagoelako; anbulatorioetako medikuak desorduetan eta beraien lanorduetatik oso kanpo aritzen dira lanean daukaten paziente kopurua atenditu ahal izateko…

Osasun-sistemak huts egiten du, eta, gaia hain garrantzitsua izanda, gaixoek eta profesionalek estaltzen ditugu sistemaren akatsak. Profesionalengatik ez balitz, honezkero matxinatuta geundeke herritarrak, baina sistemak dituen zuloak estali egiten dira gure begietara eta hor sailburua eta Eusko Jaurlaritza ateratzen dira garaile profesionalen eta gaixoen baldintzen kontura eta honek ez du luze iraungo, ez delako jasangarria egungo egoera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak