Sara eta Izar

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2017ko mar. 5a, 00:00

Ama naizen aldetik idazten dut zutabe hau. Ez naiz balorazio politikoetan sartuko ezaguna baita nire pentsaera presoen aferan. Baina egun hauetan burutik kendu ezinda nabil zer izango den Sararentzat bere alabarengandik urruntzea eta zer izan daitekeen umearentzat amaren babesa galtzea.

Zutabe hau kaleratzen den egunean beteko ditu 3 urte Izarrek eta ama kartzelan utzita alde egin beharko du bere ondotik. Aurrez, aitak min handia egin dio eta orain ama utzi behar du. Familiakoek zainduko dute; ondo baino hobeto, gainera. Baina ama urrun edukiko du datozen hilabeteetan. Horrelako drama bat bizi ondoren jaiotzetik zaindu eta maitatu zaituen pertsonarengandik urrundu beharra ankerra da gero. Eta Sara? Haurra kartzelan izan zuen eta azken 3 urte hauetan ia banandu barik egon ondoren eta beraien bizitzako pasadizo lazgarrienetako bat bizitzen ari direnean dator banandu beharra.

Sarak Izarrekin kalera ateratzeko aukera beharko luke kondenaren egoera aintzat hartuta eta biek ala biek elkarrekin, etxekoekin egingo liokete aurre gertatutakoari.

Horixe urtebetetzeko oparirik ederrena bientzako. Nire partetik muxu goxo bana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak