Absurdua azken muturreraino

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2016ko abe. 25a, 00:00

Luhuson egindako atxiloketez eta ondoren ezagutu ditugun inputazioez ari naiz, bai.

Denbora darama ETAk bake-prozesuan aurrera egiteko armak entregatu nahian eta saiatu den guztietan errepresioarekin erantzun diote. Nazioarteko egiaztatzaileak Auzitegi Nazionalera eraman zituzten. Armagabetzea bideratzeko prest zeuden 5 pertsona atxilotu dituzte eta armak izatea leporatzen diete. Jardun armatua izan duen erakunde batek armagabetu nahi du eta ezin du; ez diote uzten. Absurdua muturreraino eramatea da hori. Inork nekez uler dezakeena.

Eta hau bezain absurdua da 2016ko abenduan Gaztelu Algecirasen mantentzea eta gaixorik dauden presoak kartzelan erretenitzea.

Egoera iraultzeko gizarte zibilaren mobilizazioa da giltzarri. Gobernuek eta instituzioek egin nahi ez dutena guk geuk egitea eta horiek urratsak ematera behartzea.

Gabon hauetan hasita badugu aukera. Gaur bertan hasita, hainbat ekimen burutuko dira gure herrietan. Eta absurdua logiko bihurtzeko eta oztopatu nahi dutena ahalbidetzeko parte hartzea dugu aukerarik onena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak