Zuria ala beltza

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2016ko aza. 13a, 00:00

Aurreko zutabea auzolanaren inguruan idatzi nuen.

Kasu hartan, KMK 2017k Bergarara ekarri duen auzolan ariketaren inguruan, eta, zorionez, herri honetan ez dago atsedenik eta auzolanak jarraitzen du.

Aurrekoan demasa izan bazen, oraingoan zuria ala beltza edota zuria eta beltza da auzolana. Errigoraz ari naiz. Hainbat helburu bateratzen dituen auzolan erraldoiaz. 

Nafarroako hegoaldean ekoizten dena gainerako herrialdeetan saltzen da, zuzenean. Beraz, gure produktuen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzen ditugu. Sasoiko produktuak. Osasuntsuak. Ingurumena eta osasuna zainduz, eta, gainera, etekinen zati bat hain beharrezkoa duen Nafarroako euskalgintzari bideratuko zaio. Borobila. Auzolan nazionala; sektore produktibo bat laguntzeko eta gure izaera nazionalaren ardatza den hizkuntzari bultzada emateko helburuarekin.

Asmatu zuenak bete-betean asmatu zuen. Auzolanean helburu asko betetzeko bidea eman digu.

Bi saski aukeran, oraingoan. Zuria eta beltza. Nik biak hartu ditut, zer gutxiago.

Zorionak asmatzaileei, antolatzaileei eta lanean ari diren milaka boluntarioei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak