Demasa izan da

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2016ko urr. 7a, 00:00

Igandeko nekea eta biharamuna gainetik kendu ezinda gabiltza bergarar asko oraindik.

Demasa izan da Aranzadiko Komunitateko kideok eta gurekin elkarlanean aritu diren eragileok aurten bizi izan duguna eta are demasagoa emaitza. Igandea borobila izan zen Bergaran. 

Auzolan erraldoia izan dugu euskararen, euskal kulturaren eta euskal hezkuntza-sistemaren alde. Familia askotan hiru belaunaldi aritu dira elkarrekin auzolanean. Jatorri, pentsaera, ibilbide eta nortasun ezberdinetako milaka pertsona elkarrekin lanean. Larunbatean eta igande goizeko lehen orduetan bizi zen giroa zaila da deskribatzen; demasa.

Urriaren 2a borobila!

Eta iritsi dira urriaren 3a, 4a, 5a… eta hurrengo hitzordua 16an daukagu Nafarroan. Helburua, bera. Vianarako dei egiten digute Nafarroako ikastolek. Auzolanak darrai.

Eta iritsiko dira 17a, 18a, 19a… eta auzolanean jarraitu beharko genuke. Eta bereziki euskararen erabileran egin dezakegu auzolan erraldoia aurrerantzean ere. Erabili, erabili eta erabili belaunaldiz belaunaldi, eremu guztietan eta ahalik eta jende gehienarekin. Auzolanean hau ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak