Lehengo lepotik burua

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2016ko ira. 2a, 08:38

Abuztuaren hasieran, oporrak hartuta, eten bati ekin genion.

Oporrek egunerokotasunarekin apurtu eta bizimodua aldatzeko aukera eskaintzen dute. Bueltan, lehengo arazoak eta koskak desagertuta egongo direlakoan eta proiektu berriak abiatuko ditugulakoan hasten dugu abuztua. 

Irailean, lehengo lepotik burua. Udan ez dira gauzak gehiegi aldatu. Madrilen, hirugarren hauteskundeak izango ote diren da zalantza, Erkidegoan Arnaldok hautagai izateko aukera legalik izango ote duen dugu kolokan… Iraila iritsi da eta berriz gaude hauteskundeen zurrunbiloan sartuta. Hamabost hilabetetan 4 hauteskunde eta 2 galdeketa izan ditugu Gasteizkoak kontatuta.

Eta arazoek eta koskek bere horretan darraite. Raxoyk argi erakutsi du Españaren batasuna dela beraien lehentasuna, egoera sozio-ekonomikoak gainbeheran jarraitzen du, emakumeen aurkako eraso matxistak areagotu egin dira udan, jaien testuinguruan; errefuxiatuen aferak ez du etenik, Gazteluk milaka kilometrora jarraitzen du dispertsatuta…

Bada, oporrak pasatuta, zakua bete lan daukagu hasi berri dugun ikasturterako. Beste atsedenaldi bat etorriko da urtebete barru eta bitartean ekin lanari sendo, ez dugu besterik egoera aldatu nahi badugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak