Bizitza da handiena

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2016ko eka. 26a, 00:00

Ustelak lurpera, bizitza da handiena lelopean akanpada izan dugu eskualdean aste honetan.

Pertsona erdigunean jarriko duen sistema eraikitzea helburu duen mugimenduak antolatu du. Konkretuki, errauskailuaren aurkako dinamikatik sortutakoa, baina errauskailua ez egitea baino helburu zabalagoa duena. Gizartea aldatu nahi duena, hain zuzen ere. 

Aste berean bi gizonezkok, batak Gasteizen eta Angelun besteak, emakume bana eta bi haur hil dituzte. 

Handiena den hori kendu diete sistemak indartzen duen patriarkatuaren ondorioz.

Eta… pertsona bene-benetako erdigunean jartzen ez dugun bitartean, sistema iraultzen ez dugun bitartean eta pertsonon ongizatea (ongizatea zer den ere eztabaidatu beharko genukeen arren) helburu daukan sistema eraikitzen ez dugun bitartean horrelakoak gertatuko dira. Behin eta berriz.

Errauskailua ez egitearen helburua konpartitzen dut, noski, eta are gehiago bestelako gizarte bat eraikitzekoa. Pertsonen bizitza duina erdigunean izango duena eta benetan bizitza da handiena defendatuko duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak