Krisi honek eragin duen ondorioetako bat, pobreak gero eta pobreago direla eta aberatsak gero eta aberatsago.
Egoera honetan, Foru Gobernuak gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko laguntza den AGIa kentzea erabaki du.
Haserrea sortu dit berriak. Berriz gastatuko ditugu diru publikoak errauskailua bezalako inbertsio handi eta kaltegarrietan eta herritarren bizimodu duina bermatzera bideratutako diruen kaltetan, gainera. Eta haserrearekin batera lotsa sentitu dut honetarako arrazoi nagusia entzun dudanean: laguntza honek etorkinak erakartzen dituela izan da arrazoia. Etorkinak gauza txarra bailiran, kaltegarriak eta arriskutsuak. Gipuzkoan ez nuen horrelako jarrerarik espero. Gure nahierara erabiltzen ditugu etorkinak. Populazioa igotzeko, guk nahi ez ditugun lanak egiteko… etor daitezela, baina neurrian. Eta bitartean, Panama Papers… Gurean ditugu iruzurra egin digutenak, baina horiek ez digute kezkarik sortzen.