Ez naiz guztiz ukatzera ausartzen, baina nik jende dezente ezagutzen dut boluntario ari dena han eta hemen. Uste dudana da boluntario lanak egiteko moduak aldatu direla, jendartea bera ere aldatu delako.
Halako burutazioekin nenbilela etorri zitzaidan berria. Bergaran, gazte talde bat elkartu eta ihesean datozen eta Europa Ekialdeko kanpamenduetara iristen diren errefuxiatuei arropa helarazteko lanean hasi da. Gaiak kezkatu, elkartu, antolatu eta lanean jartzea erabaki duten bergararrak dira.
Beraz, ez nenbilen hain oker.
Jendea prest dago boluntario-lanak egiteko eta besteenganako elkartasunez mugitzeko. Bejondeizuela Bergarako Hotz taldeko kideei. “Elkartasuna da herrien arteko samurtasuna”, entzun dugu behin baino gehiagotan. Bada, Bergaran badago elkartasuna eta samurtasuna.