Gune librea frontoian

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2015ko abe. 12a, 00:00

Pasa den astean hasi zen Auzitegi Nazionalean Segurako epaiketa bezala ezagutu dugun hori.

Beste askoren artean eskualdeko lau herritar ere epaitzen ari dira egun hauetan Madrilen: Aittor, Ino, Migelon eta Mikel. 

Lerro hauek argitaratzen direnean Madrilen izango dira deklaratzen ETAko kide izan direlako akusaziopean. Hamarna urteko espetxe-zigorra eskatzen diote epaitu bakoitzari. Ezagutzen ditut. Gertukoak ditut oso. Badakit zein izan den beraien ibilbidea eta beraien delitua. Espainiari traba handia egin dion hautu politikoa egin zuten bere egunean eta oso garesti ordaintzeko zorian daude. Garesti ordaintzen ari dira jada. Laurak egon dira kartzelan beraien militantzia politikoa dela eta.

Gezurra dirudi 2015eko abenduan horrelako epaiketak egiten jarraitzea. Bihar arratsaldean Bergarako frontoia gune librea izango da. Epaiketa honen aurkako salaketa egiteko eta epaituei gure elkartasuna adierazteko gunea. Berotasuna eta maitasuna helaraziko diegu Madrilgo arroztasunaren eta hoztasunaren aurrean. Laurek merezi dute eta guk eman nahi diegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak