Egungo sistemaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2015ko aza. 27a, 09:45

Igandean erabakiko dugu bergararrok hondakinak biltzeko zein sistema nahi dugun.

Bergarako Irabazi eta EH Bildu egungo sistema mantentzearen alde gaude. Horretarako ditugun arrazoiak honako hauek dira:

1) Emaitza oso onak ematen ditu. Bergaran 2013an %28 birziklatzen genuen. Gau egun %82.

2) Sistema aldatzeak inbertsio handiak dakartza. Ia 1.000.000 euro gastatu behar dira. Ez al dago eremu hoberik diru hori inbertitzeko?

3) Sistema edozein dela ere, etxean egin behar duguna berdin-berdina da. 5 frakzio sailkatu beharko ditugu. Aldaketa bakarra egutegirik eta ordutegirik ez izatea da.

4) Gertutasunak erosotasuna dakar. Edukiontziak egungo esekitokiak baino urrutiago izango ditugu. Kamioi handiak ezin baitira edozein tokitan sartu.

5) 177.884,47 euro aurreztuko omen ditugu bilketan, baina benetan ez dugu aurreztuko; diru hau baino gehiago gastatuko dugu errauskailua ordaintzen.

6) Eskualdean 8 lanpostu galtzea ekidingo genuke sistema mantenduz. Bilketan aurrezten den dirua bereziki soldatetan eta lanpostuetan aurreztuko da.

Igandean joan bozkatzera eta bozkatu egungo sistemaren alde!

----------

Agurne Barruso eta Aiert Lizarralde

(Bergarako EH Bilduko eta Irabaziko bozeramaileak)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak