Zeharka ere hiltzen du

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2015ko aza. 6a, 00:00

Duela gutxi jakin dugu gai honen inguruko Bergarako epaitegiaren sententzia.

Luisa amiantoak zeharka hil zuela baieztatzen du bertan. 

Urte askoan jardun dute borrokan bere seme-alabek aitortza honen atzetik, eta, luze jo badu ere, azkenean, etorri da garaipen txiki erraldoi hau.

Garaipen txikia, biktima bakar baten aitortza egiten duelako eta amiantoak eragindako biktimak asko eta asko direlako. Gehienak aitortu gabeak oraindik. Baina Erkidegoan lehen aldiz aitortu da badirela amiantoz zeharka hildakoak, eta hori garaipen erraldoia da.

Arcelorrek sententzia errekurrituko duela pentsatzeko ez da oso azkarra izan behar, eta, seguruenik, etxekoek bide luzea izango dute sententzia hau behin betikoa izan arte. 

Baina lehenengo sententzia honek arnasa hartu eta borrokan jarraitzeko balio behar digu. Etxekoei eta amiantoaren aurkako borrokan diharduten guztiei. Administrazioa ere bidelagun izan beharko litzateke. Herritarren interesak eta ongizatea defendatzea helburu bada, hel diezaiogun honi ere.

Bide luzea dago eta guztion ekarpena beharko dugu portu onera iristeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak