Bere etxea miatzen ari zirela jakin zuenean sanferminetatik bueltatu zen, eta, atxilotu egingo zutela jakinda, bere burua armagabetu nahi duen talde bati lagundu besterik egin ez duela eta ez dela damu esan zien komunikabideei. Gatazka luze honen konponbidean nork bere alea jarri behar duela.
Lasai agertu zen telebistan. Zuri-gorriz jantzita eta konbentzituta, egin zuenarekin eta esaten ari zenarekin. Eta bazekien non bukatu zezakeen eta kartzela zer den, lehen ere egona baita bertan.
Asteburuan irakurri dut hiru atxilotuei Gara-k egindako elkarrizketa. Hirurek norabide berean hitz egiten zuten. Gatazkaren konponbidearekin konprometituak agertu ziren. Konponbiderako armagabetzea gauzatu behar dela eta horretan lagundu nahi zietela adieraziz.
Agintari eta arduradun politiko askok baino heldutasun askoz handiagoa erakutsi dute. Hau lezioa eman digutena Baxenabarreko hiru euskaldun horiek.
Bejondaiela!