Maiatzak 24

Erabiltzailearen aurpegia

Udal eta foru hauteskundeen ondorengo zutabea egitea tokatu zait, eta, hauteskunde hauetan Bergarako EH Bilduko zerrendaburua izan naizenez, zenbait gauza esateko baliatuko dut aukera hau.

Lehenik eta behin, zorionak eskualdean zerrenda bozkatuenak izan zareten guztioi. Niri dagokidanez, zorionak Bergarako EAJri lortutako emaitza onengatik.

Bigarrenik, eskerrik beroenak gugan zuen konfiantza jarri duzuen 2.835 bergararrei. Zuek emandako botoak erantzukizunez baliatuko ditugu datozen lau urteetan eta gogor egingo dugu lan jasotako konfiantza hori emaitzekin bueltatzeko.

Eta azkenik, duela lau urte EH Bildu bozkatu eta oraingoan egin ez duzuenon mezu garbia ere jaso dugu. Zergatik erretiratu diguzuen konfiantza aztertuko dugu.

Autokritika egin, egindako akatsak aitortu eta berriz gerta ez daitezen bideak jartzea dagokigu orain.

Datozen lau urteetan oposiziotik lanean gogor arituko gara Bergararen alde. 

Akatsetatik ikastea bada bertute, eta, penatuta gauden arren, lanerako ilusioa eta indarra ez zaizkigu falta. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.