Aurten ere egun biribila; are gehiago, eguraldiak aspaldiko partez eguzkia ikusteko aukera ere eman zigulako.
Duela urte gutxi arte –8 inguru– Erramu Zapatua goizeko plana zen Bergaran. Azoka ikusi, zerbait erosi, normalean baino txikiteo luzeagoa egin eta etxera. Arratsaldean ez zegoen ezer.
Herriko kuadrilla baten iniziatibaz hasi zen egun osoko jardun intentsoa izaten. Herri bazkaria, txaranga, arratsaldeko giro aparta eta gaueko parranda gehitu zitzaizkion.
Hasieratik izan zuen harrera bikaina iniziatiba berriak. Herri-bazkarirako txartelak beste kide egon dira beti. Azkar ibili beharra dago tokirik gabe ez gelditzeko. Arratsaldeko txarangaren tourneak ere oso gogotsu hartu genituen bergararrok eta Erramu Zapatua beste zerbait da orain.
Aurten izan omen da kuadrilla hau antolatzaile-lanetan jardun duen azkena. Erreleboa antolatu beharko dugu, galdu nahi ez badugu.
Eskerrik beroenak urte hauetan lanean jardun duzuenoi eta ea datorren urterako beste kuadrillaren bat animatzen den.