Carlos Urquijo

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2015ko mar. 3a, 10:28

Carlos Urquijo da azken urteetan Madrilgo Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen delegatua.

Ni alkatea nintzenean Mikel Cabieces zen. 

Ez dakit zein den Madrilgo Gobernuaren delegatuaren funtzioa; egiten duena inkisidore-lana da eta gustatzen ez zaizkion erabakiekin auzitegira jotzea. 

Udalen bueltan dabilen edonork daki sarri-sarri iristen direla salaketa hauek. Gaiak ere bariatuak dira oso: euskaraz bizitzeko borondatea, balkoietan ikurrinak bakarrik jartzea, langileen soldatari Kontsumo Prezioen Indizea  igotzea, kontratu publikoetan langileen lan-baldintzak bermatu nahi izatea, Seaskari laguntzea…

Kontseiluak eta Uemak manifestazioa deitu dute larunbaterako, udalak jasaten ari diren erasoari erantzuteko. Euskaraz Bizi nahi dugula aldarrikatzeko. 

Bada garaia!

Gakoa erabaki ahalmenean dago. Guk erabakitzeko eskubidea da ukatu nahi digutena.

Gure bizimodua beraiek antolatu nahi dute. Horren aurka ere egin beharko dugu. Bereziki horren aurka egin behar dugu hemen erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz; geure bidea eginez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak