Eman eskua

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2014ko abe. 13a, 00:00

Eman eskua da larunbatean, abenduak 13, Bergarako epaitegia inguratzeko deialdia iragartzeko leloa.

Une honetan debagoiendar bat (Xibo) daude epaitzen Madrilgo Auzitegi Nazionalean bere militantzia politikoarengatik. 

Urtarrilaren 12an hasi eta ekainaren 8ra bitartean, beste lau izango dira (Ino, Mikel, Mikelon eta Aittor). 

Epaiketa horiek salatzeko egin dute larunbateko deialdia. Baita bost auzipetuei elkartasuna adierazteko ere. Izan ere, inoiz zentzurik izan ez duten epaiketekin jarraitzeak eta beraien militantzia politikoarengatik jendea kartzelaratzen jarraitzeak mina eta amorrua ere sorrarazten ditu.

Lagunak ditut auzipetuak. Beraietako bat ere izan nintekeen. Inorekin batera ANVko alkate nintzen neu ere kartzelaratu eta auzipetu zutenean. Gutariko beste hainbat izan gintezkeen.

Mendekua da epaiketa hauek izan dezaketen zentzu bakarra eta sasoiak ez dira mendekurakoak, bizikidetzarakoak eta aurrera egitekoak baizik. 

Kartzelak uzteko sasoia da, ez betetzekoa.

Ni neu ere epaitegian izango naiz aldamenekoari eskua emanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak