Kutxa ez da orain arteko kutxa izango

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2014ko urr. 26a, 12:00

Gaur izango da Kutxaren azken Batzarra. Banku Fundazio bihurtuko dute gaur eta 15 norbanakoren eskuetan geldituko da Kutxaren etorkizuna.

Akabo erakunde publikoen eta gizarte eragileen kontrola. 

Beste erremediorik ez zegoela esan digute behin eta berriz. Erremedioa aurkitu dugunean, berriz, eztabaida ekidin dute. Ez dute beraiena ez zen beste proposamenik eraman Batzarrera. Eta egon badago alternatiba.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak sortu zuten Kutxa gipuzkoarron interesei erantzungo zien finantza-entitatea izateko asmotan. Azken urteetan helburu hau alboratu eta interes merkantilistei begira bakarrik jardun da Kutxa. Hala ere, mantentzen ziren kontrolerako mekanismoak eta herrialdeko udalek, GFAk, bezeroek, langileek eta gizarte eragileek beraien ordezkariak zituzten Batzarrean eta Administrazio Kontseiluan.

Gaurtik aurrera akabo hori guztia. Mende honetan gipuzkoarroi egin diguten lapurretarik handiena burutu dute gaur arratsaldean. Kutxa ez da aurrerantzean orain arteko Kutxa izango. Ohiko Banku izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak