Arrizuriaga eta Errege Seminarioa

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2014ko ira. 27a, 12:00

Duela 10 egun sinatu zuten UNED Bergara Patronatuak eta Bergarako Udalak Errege Seminarioa eta Arrizuriaga trukatzeko hitzarmena. UNED Arrizuriagara joango da eta Errege Seminarioa udalaren esku geldituko da.

Sinadura horrekin urtetako ibilbide gogor eta liskartsuari eman diote amaiera. Bergarako Udaleko gehiengoa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako gehiengoa eta UNED bera truke hori egitearen alde agertu dira aspaldidanik. Bergaran egindako kontraste-bileretan herritarrak ere proposamen horren alde agertu ziren nabarmen. Dozenaka bilera, ebazpen eta harreman egin dira trukea gauzatu ahal izateko eta azkenean egin da. Bergaran unibertsitatea dagokion tokian izango dugu eta honek herriaren garapenean lagunduko du eta Udalak, udaletxearekin parez pare, herri erdi-erdian, eraikin ezin hobea izango du Errege Museoa eta bestelako proiektuak herritarren esku jartzeko. Beraz, Bergara atera da irabazten edozein tokitatik begiratuta ere. 

Zorionak Udalari eta UNED Patronatuari eta zorionak, bereziki, bergararrei! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak