Gaueko sua, eta goizeko ihintza

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2014ko eka. 30a, 00:00

Ostirala da eta astelehen gauean egin genuen San Juan sua. Iraganean izan ditugun eta etorkizunerako nahi ez ditugun gauzak sutara bota eta berriak eskatzeko gaua da 24koa. Udako solstizioa ospatzeko gaua, kristau ez garenontzat.

Niretzat beti izan da konplikatu samarra sutara zer bota erabakitzea, baina aurten benetan zaila egin zait. Denbora gutxian hainbeste gauza izan ditugu sutarako esku artean: LOMCE legea, Abortuaren Legea, fracking-erako baimenak, Kutxabank pribatizatzeko saiakera eroa, dispertsioa, preso gaixoen egoera krudela…

Baina San Juan bezperan beti naiz baikor. Sutara botatako hauekin batera ikusten ditut Bergarako Hezkuntzaren Mahaia, mugimendu feminista, fracking-aren aurkako plataforma Debagoienera ere zabaldu izana, presoen aldeko sare herritarra, Kutxabank publikoaren aldeko hainbat eragile... San Juan eguneko ihintzetan oinutsik ibili eta hurrengo urterako gaitzak alboratu eta lanerako kemena erakutsi du beti herri honek eta oraingoan ere horretan diharduela esango nuke.

Beraz, erre ditzala suak diruaren interesek bakarrik mugitzen dituzten proiektu horiek guztiak eta indartu ditzala ihintzak bestelako jendarte  baten defentsan diharduten herri-mugimenduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak