Egia esan, asko poztu nintzen, aurten, munduko kulturen jaia egingo zela jakin nuenean. Udaletxean nengoela egokitu zitzaidan Bergarako edizioa. Asteburu hura iritsi aurretik lan handia egin behar izan zuten taldekide eta udal langile askok. Nerbioak ere dezenteak pasa genituen jaialdi erraldoi hura nola aterako zen jakin gabe. Euskal Herrian egonda eguraldia faktore erabakigarria zen eta ohi den moduan ezer segururik ez geneukan. Ordurako egoera ekonomikoa okertzen hasita zegoen eta Udalak egin beharreko diru-aportazioa ere esfortzu handia zen. Apustu bezala bizi genuen egoera. Guztia zegoen zalantzan…
Hala ere, asteburua iritsi zenean eta herriko kaleak jendez gainezka ikusi genituenean gure sentsazioek buelta hartu zuten. Eguraldia portatu zen, ordurako kaltetu samar zebiltzan dendariek eta tabernariek nabaritu zuten jaiaren eragina herrian eta sektore horrek, bederen, izan zuen sustapen ekonomiko txiki bat. Herritarrek ezin hobeto erantzun zuten. Herrikoek eta eskualdekoek.
Zorterik onena Arrasatekoi asteburu honetan. Esfortzuak merezi du.