Geurea ikurrina

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2014ko mai. 5a, 00:00

Euskal Herrian fase politiko berria bizi dugu. Herri gisa aurrera egiteko inoiz izan ditugun baldintzarik onenak ditugu eskuartean: Herri-borondatea eta hori ahalbidetzen duen eskenatoki politikoa.

Fase politiko berri eta indartsu batean gaudela ez dugu geuk bakarrik sumatzen. Madrilen eta Parisen ere konturatu dira eta hortik datoz aspaldi honetan, inoiz baino oldarkorrago, gure sinbolo, ikur eta identitate-zeinuen aurkako erasoaldiak.

Gure hautua garbia da: geureen defentsa. Udal askok omendu dute ikurrina, Euskal Herriko balkoi askotan daude esekita, herri askotako plazetan jarri dira lehen ez zeuden ikurrina handiak, Inazio Kortabarriak igo zuen azkena Gipuzkoan pasa den larunbatean.

Diputatu Nagusiak izan zuen ezbeharra gertatu ez balitz, perfektua. Ekitaldi elegantea, jendetsua eta sentikorra. Aldarrikapen politiko sendoa zeukana. Inazio protagonista izateak ohore handia ematen ziona.

Jar dadila Martin onbidean lehenbailehen eta itzul dadila bere eguneroko zereginetara eta haizeak airea dezala Gipuzkoako plazako ikurrina askatasunaren ikurrina jartzeko beta izan artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak