Herria dute arnas

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2014ko mar. 25a, 00:00

Pasa den larunbatean Altsasuko agerraldian eta gure eskualdeko hainbat iheslari ohi bertan zirela jaso genuen iheslari politikoen azken iniziatibaren berri.

Kolektibo honek ere Euskal Herriko eskenatoki berrian beraien ekarpena egin nahi dute eta horretarako lehen pauso gisa etxerako bideari ekingo diote.

Euskal iheslari politikoak munduan zehar daude barreiatuta. Egun batean beraien etxea eta etxekoak utzi eta ihesean joan behar izan zuten. Batzuk Euskal Herrian bertan gelditu ziren eta Ipar Euskal Herrian eman dituzte urteak eta urteak. Beste batzuek errepresioaren ondorioz konfinamendua eta deportazioa ezagutu dituzte. Bada, beste erremediorik ezean munduko beste herrialde askotara ihes egin duenik ere.

Edonola ere, errepresioa, pertsekuzioa eta jazarpena beraien azaletan gogor eta anker bizi izan dituzte. Bidean gelditu den debagoiendarrik ere badugu. 

Herria dugu arnas Euskal Herria amets leloa erabiltzen dute iheslariek. Iragarri duten urrats honetan ere arnasa beharko dute eta gu gara eman behar diegunak.

Txiron-ek eta Aitziberrek esan bezala, azken iheslaria etxean izan arte arnasgune izango gara geu ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak