Gu bagoaz

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2014ko ots. 24a, 00:00

Hala izendatu du Ezker Abertzaleak datozen urteetarako egiten duen planteamendua. Estatuen (frantziar nahiz espainiar) zain egon gabe erabakiak hartu eta gure etorkizuna eraikitzera goaz.

Aldebakartasunetik. Estatuekin akordioak egongo ote diren zain egon gabe. Euskal Herri independentea lortu arte, hausnartu, partekatu, erabaki eta egin da proposatzen den ibilbidea. Ibilbide berri honek askotariko akordioak, askotariko eremuetan eta askotariko eragileekin eta herritarrekin eskatzen ditu. Harik eta Euskal Herriak bere buruaren jabe izan eta independentziaren aldeko hautua egiten duen arte. 

Honetarako, Ezker Abertzaleak bidelagunak behar ditu. Eragileak (politiko, sindikal nahiz sozialak) eta herritarrak. Euskal Herriaren etorkizun burujabea eraikitzen joan nahi duten guztiak eta hauetako edonor.

Lanez eta erronkaz betetako planteamendua. Baita ilusioz betetakoa ere. 

Debagoienean eta bertako herri bakoitzean gauzatzen has gaitezkeena. Atzea ahaztu gabe aurrera begira jartzeko aukera paregabea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak