Herri poza

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2014ko urt. 27a, 00:00

Azken asteak mugituak izan dira Euskal Herrian.

Urteak kartzelan zeramatzaten presoak irtetea, EPPKren adierazpena, Durangon preso ohiek adierazpenarekiko atxikimenduz egindako agerraldia, EPPKren bitartekarien atxiloketak, manifestazio-debekuak eta deialdi berriak…Aste gutxitan, gauza asko… 

Bilboko manifestaziorako bigarren deialdiak, hainbat alderdi politikok eta sindikatu abertzalek egindakoak, herri-poza sortu zuela iruditu zitzaidan niri. Ezker Abertzaleko jendearengan, EAJren oinarriarengan, herritar askorengan.

Horrela nahi gaituzte herritarrek: elkarrekin herria egiten eta Madrili aurre egiteko elkartuz. Gure esku, guztion esku, egon daiteke elkartze horretan sektore eta alderdi gehiago batzea eta elkarrekin Euskal Herriaren burujabetzaren bidean urratsak ematea.

Mezua pasa digute herritarrek, dagokion moduan erantzutea da orain gu guztion egitekoa.

Zertarako utzi galtzen aukera hau hain garbi ikusi denean hori dela herriak nahi eta eskatzen duena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak