Beste edozein egunetan goiz erdia baino izango ez zen hori gure egunaren ardatz bihurtu zen gutariko askorentzat.
Estrasburgok epaia eman zuen. Benetan puntualak izan ziren, gainera. Ines del Rio tafallarra kalera atera behar zuten minutu bat gehiago pasa aurretik eta Parot doktrina-ren muinera jo zuen bere argudioetan. Ez dago zalantzarik. Gainontzekoak ere askatu egin beharko dituzte berandu baino lehen.
Donostiako Bulebarrean nagusitu zen lasaitasunak ez dauka preziorik. Bertan zeuden hainbat senideren aurpegiak ikusteak urrea balio du. Etxean izango ditugu, azkenean.
Parot doktrina zeukatenak, gaixo daudenak eta 3/4ak beteta dituztenak genituen lehenengo helburu. Hasi dugu bidea tantaz tanta eta serenitatez. Eskualdean, oraingoan badira bi: Kanto eta Zabarte, guztira 56.
Hala ere, lanean jarraitu beharra dugu gogor tantaz tanta guztiak etxean izan arte. Serenitatez, ausardiaz eta inteligentziaz. Bihotzean ditugulako burua erabiliz.
Gaixo daudenak urgentziaz eta gainontzekoak premiaz tantaz tanta itsaso izan arte.