"Lizarra Garazi baino hobea"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2013ko ira. 30a, 02:00

Ikasturte hasiera mamitsua izan dugu aurtengoa.

EHBilduk Euskal Bidea izeneko proposamena aurkeztu du. Euskal Herria burujabetzara eramateko akordio zabal eta anitzak proposatzen ditu koalizioak. Euskal Herritik Euskal Herrira gure bide propioa egiteko proposamena dugu. 

PNVk eta PSEk 2016ra arteko bi alderdien arteko akordioa aurkeztu dute. PNVren iritzian, Lizarra-Garazikoa baino askoz hobea Euskal Herriarentzat; horrela esan du aste honetan Ortuzarrek. PSEk gobernatzen dituen hainbat udaletarako inbertsioak, Gipuzkoan egindako ibilbidearekin konparatuz guztiz atzerakoia den politika fiskala, aurrekontuak babesteko konpromisoa…

Lizarra-Garazi baino hobea. Narrua behar da, gero!

Ez nau harritzen PNVk eta PSEk alderdi interesei erantzuten dien akordioa sinatzeak. Ohituta gaude Euskal Herriaren interesak albora utzi eta alderdia salbatzeko dinamikak ikusten.

Hala ere, horren gainetik PNVk ere badu euskal bidea egiteko aukera. Alderdiaren interesak salbatu ditu denbora tarte baterako. Landu ditzala orain herriaren interesak eta sar dadila gainontzeko eragileekin batera burujabetzaren bidea egiteko akordioetan.

Herriak Lizarra beste eskertuko dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak