"Auzolandegiak urte osoan"

Erabiltzailearen aurpegia Agurne Barruso 2013ko ira. 5a, 02:00

Badira urte batzuk Bergaran belaunaldien arteko harremanak lantzeko auzolandegiak antolatzen direla uztailean.

Pasa den astean Mizpirualde egoitzako Iñaki egoiliarra eta auzolandegietako Bilboko neska bat entzun nituen irratian. Biek ala biek esaten zuten zein garrantzitsua izan den beraientzat belaunaldien arteko harreman hau deskubritzea eta bizitzea. 

Baloreak krisian egon daitezkeen honetan, pozgarria da entzutea jende nagusiak zein gustura hartzen duen gaztearen haize freskoa eta gazteak zenbat ikas dezakeen helduarengandik.

Zergatik mugatu ekimen hau uztailera? 

Saiatu gaitezke urrats bat ematen eta ekimen hau urte osora zabaltzen auzolan ariketa iraunkorra eginez? 

Udalak har dezake antolatzeko ardura, gazteek beraien denbora librearen zatitxo bat eskaini hartu eta eman dakarren ekimenari eta Mizpirualdek programa laguntzeko ekimenak antolatu.

Auzolana gure identitatearen parte da. Guztiok izan gara gazte eta izango al gara nagusi.

Norbaitek jaso nahi badu, nik bota dut erronka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak